Datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua den Manuela Battagliniren ustez Internet geruzatan banatutako iceberg bat da. Bere ustez ekintza guztiak, politikoak, legezkoak, etikoak eta baita neurri ekonomikoak ere, iceberg-aren ageriko geruzan zentratzen dira, baina “mundu digitalean pairatzen ari garen arazo guztien jatorria sakonean dago, oligopolioz eta monopolio mugiezinez osatutako itsaso izoztuan”. Inteneteko gobernantza ereduari buruz ariko da urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Ziberespazioaren beste gobernantza eredu bat posible al da?
ARGIA