Efemerideak

duela 15 urte

Ada Lovelace eguna ospatu zen lehen aldiz, lehen programatzailearen omenez

2009ko urriaren 13an lehen aldiz ospatu zen Ada Lovelace eguna, programazioaren aitzindari izan zen emakumearen omenez. Geroztik urriko bigarren asteartean ospatzen da, emakumeek STEM arloetan egindako ekarpenak eskertu eta haien ezagutza zabaltzeko. Ada Lovelace, jaiotzez Augusta Ada Byron, historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen pertsona izan zelako, edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako.

Iturriak:

Partekatu