2005eko irailaren 16an katalanezko .CAT domeinua sortu zen, hizkuntza eta kulturen komunitateei lotutako lehena. Urtebete lehenago aurkeztu zion PuntCAT elkarteak .cat hautagaitza ICANN erakundeari, hizkuntza katalaneko lurralde guztietako elkarte, enpresa eta norbanakoen babes zabalarekin. 2005eko apirilean ICANNek ofizialki iragarri zuen PuntCAT-ekin negoziazioetan hasi zela. Aurkakoak ere baziren arren, esaterako Espainiako enbaxadore batek ICANN-i kexa agertu zion, elkarrizketa prozesu horretatik iritsi zen .CAT domeinuaren behin betiko onarpena.
Iturriak: