1993ko abuztuaren 16an Debian GNU/Linux sistema eragile librearen sorrera iragarri zuen Ian Murdock-ek. Geroztik Debian eguna ospatzen da data horretan. Bere egonkortasunagatik ezaguna, zerbitzarietan gehien erabiltzen den sistema eragile libreetako bat da. Ordenagailuetarako hainbat banaketaren oinarrian ere badago. Esaterako haren eratorriak dira Ubuntu eta Linux Mint, baita Euskal Herrian hezkuntzan erabiltzeko komunitateak sortutako Txikilinux eta Luberri ere.
Iturriak:
- What is the Debian Project? In the Beginning – Debian dokumentazioa
- DebianDay – Debian Wiki