2004ko uztailaren 17an sortu zen Eibar.org blog komunitate beteranoa. Urtebetetze “ofizialtzat” hartzen dute, egun horretan eman zutelako bloga kudeatzeko ikastaroa hogei lagun inguruk, Luistxo Fernandez gidari zutela. Ordurako lauzpabost blog martxan zituzten, lehena Fernandezen Ingelesen hilerria. Hogei urteren ondoren bizirik jarraitzen du komunitateak: ia egunero argitaratzen da artikuluren bat Eibar.org-en.
Iturriak:
- Lelengo eibarbloga, Luistxoren Ingelesen Hilerria – Eibar.org
- Eibar.Org blog-komunitatea martxan! – Eibar.org
- Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu – Sustatu