2020ko azaroaren 26an Euskarazko bozgorailu adimentsua sortzeko proiektua aurkeztu zuten Elhuyar Fundazioak, Skura Mobilek eta Talaios kooperatibak: Mycroft.eus. Software libreko Mycroft.ai proiektuan oinarritu ziren, eta euskarazko aginduak jaso eta euskaraz erantzuteko egokitu zuten, Elhuyarren hizketa-ezagutza eta hizketa-sintesia baliatuz. Erraldoi teknologikoen bozgorailuek ez bezala, erabiltzaileen pribatutasuna errespetatuz garatu zuten. Genero ikuspegia ere txertatu zuten, ez zedin izan ohiko emakumezko izen eta ahotsa duen zerbitzari esanekoa. Unescoren gomendioei jarraituz izaera ezberdin edo neutroa eman zioten.
Iturriak: