2000ko azaroaren 1ean euskarazko Interneteko lehen zuzeneko irratsaioa eman zuen Irratia.com-ek: Fermin Muguruzari telefonoz egindako elkarrizketa. Gaur egun Euskal Herriko irrati gehienak entzun daitezke sarean, baina orduan ez zegoen horrelakorik, ezta podcastik ere. Haien antenen seinalea iristen zen lekuraino entzun zitezkeen euskarazko irratiak. Bilboaldeko Tas-Tas irrati librearen estudiotik egin zuten “Jalgi hadi dantzarat” programaren zuzenekoak 300 entzule izan zituen sarean jarri zuten egunean, eta hogei lagun baino gehiago parte hartu zuten zuzenekoaren aldi bereko txatean. Arrakastak animatuta asteazkenero errepikatzea erabaki zuten Euskal Herriko lehen irrati digitalean.
Hemen entzun daiteke euskarazko lehen zuzeneko irratsaioa, jatorrizko RealAudio formatutik gaur egungo OGG formatu librera bihurtuta:
Iturriak:
- irratia.com 10 urtez – Irratia.com
- Zuzenean asteazkenero 21.00etan – Irratia.com
- Irratia.com – Euskarazko Wikipedia