Efemerideak

duela 11 urte

Euskarazko lehen MOOC ikastaroa hasi zen: “Android programazioaren hastapenak”

2013ko otsailaren 18an euskarazko lehen MOOC (Massive Online Open Course) ikastaroa hasi zen, UEUk eta Asmoz Fundazioak antolatuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Nahi izan zuten guztiek etxetik  ikasi ahal izan zituzten doan Android sistema eragilearen programazioaren hastapenak Iñaki Alegria, Gorka Julio eta Unai Gorrotxategi irakasleen eskutik. Filosofia parte-hartzailean oinarritu ziren, ikasleen arteko kolaborazioa bultzatuz: eztabaidak sortuz eta materialak eta ideiak partekatuz.

Hau izan zen egitaraua:

  1. Android sistemari sarrera
  2. Android programazioa: artearen egoera (HTML5, multiplataforma, SDK)
  3. Programazioaren oinarrizko kontzeptuak: bistak, aktibitateak…
  4. SDK eta Eclipse: azalpena eta instalazioa
  5. Alde praktikoa: ariketak
UEU(CC BY-SA 3.0)

Iturriak:

Partekatu