2013ko urriaren 27an “Deus ez da perfektua” izeneko euskarazko lehen websailaren aurreneko atala sareratu zuen Lekunberriko (Nafarroa) gazte talde batek. Aurrez Lekunberri.tv Interneteko telebista sortu zuten 2010ean, eta bertan eman zituzten websailaren lehen atalak. Dokumental batekin eman zioten amaiera Lekunberri.tv-ri, websailari buru belarri ekiteko. Bigarren denboraldia Donostiako Kafe Antzokian aurkeztu zuten. Azken atala 2016ko apirilean eman zuten.
Iturriak:
- “Deus ez da perfektua” Lista de episodios – IMDb
- Aner Ansorena: Ā«Pertsonaia batzuk irrigarri uzten ditugu, baina errespetu osozĀ» – Berria
- Telebista egiteko pasioa – Berria
- Mukizapia eskuan – Berria
- Lekunberri TV – Euskarazko Wikipedia
- Gaur estreinatuko da “Txoministak” web telesaila – Sustatu