2024ko maiatzaren 30ean euskarazko edizioa azalean eduki interaktiboak erakusten hasi zen, Wikipediako hizkuntza guztien artean bidea urratuz. Egun horretan euskarazko Wikipediaren azala berritu zuten, 433.000 artikuluen muga gainditu zuela, eta hizkuntzen ranking-ean 33. postura igo zela ospatzeko. Baina aldaketak ez ziren diseinura mugatu, bi atal interaktibo gehitu baitzituzten. Lehena “Esploratu” atala da, non irakurleak bere kokapen geografikotik gertu dauden artikuluak aurki ditzakeen. Bigarrena, aurreko egunean gehien irakurritako artikuluen zerrenda.
Iturriak: