2008ko urtarrilaren 25ean Interneteko Argia Saria jaso zuen Euskarazko Wikipediak. Euskarazko editoreen artean administratzaile maila duten hiru lagunek jaso zuten saria Lasarte-Oriako Txitxardin beltxa jatetxean egindako ekitaldian: Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta Julen Gomezek. Honela arrazoitu zuten saria Argiako lagunek:
2008ko SAREKO ARGIA saria ematea erabaki dugunean proiektu honen zenbait bertute nabarmendu ditugu. Internet mailan munduan sortu den ekintzarik garrantzitsuenetako batean parte hartuz, euskara eta Euskal Herria sendotu ditu Interneten eta aldi berean munduan puntakoa den jarduera batekiko sinergiak eragin ditu euskaraz.
Ehunka herritar ari dira parte hartzen proiektuan; seguru gehiago ugarituko direla ondoko hilabeteetan. Horregatik, ez da harritzekoa erabiltzaileen kopurua ere asko handitu izana.
Burutzen ari den lan txalogarriagatik 2008ko SAREKO ARGIA SARIA Euskarazko Wikipedian ari direnentzako da.
Iturriak: