2008ko maiatzaren 18an Identi.ca zerbitzariko lehen bidalketa argitaratu zuen Evan Prodromou-k: “This is my first post.” (“Hau nire lehen bidalketa da.”). Aurrerago StatusNet izena hartu zuen software libreko Laconica mikroblogintza proiektuaren lehen instalazioa zen. Orduan oraindik Fedibertso izena erabiltzen ez bazen ere, sare sozial libre eta federatuen jaiotza ospatzen da egun honetan. Librezalek euskarara itzuli zuen softwarea, eta kontua sortu zuen Identi.ca zerbitzarian. Euskal Herrian ere sortu ziren StatusNet komunitateak, esaterako Blogsoviet kolektiboaren status.blogsoviet.com eta Alegiako Manillares musika taldearen status.manillar.es.
Iturriak:
- Evan Prodromouren identi.ca-ko lehen bidalketaren Archive.org-eko kopia
- Laconica proiektuaren webgunearen 2009ko Archive.org-eko kopia
- Identi.ca orain euskeraz – Librezale
- Librezaleren Identi.ca-ko kontua
- Status Blogsovieta, estandar irekiko mikroblogintza zerbitzua – Sustatu
- Euskarazko sare sobietarra – Berria
- status.blogsoviet.com komunitatearen 2011ko Archive.org-eko kopia
- status.manillar.es komunitatearen 2012ko Archive.org-eko kopia