Efemerideak

duela 41 urte

GNU proiektuaren sorrera iragarri zuen Richard Stallmanek

1983ko irailaren 27an Richard Stallmanek iragarri zuen lanean hasiko zela software libreko GNU sistema eragilearen garapenean. Horretara bultzatu zuena 1980ko hamarkadan software munduan gertatutako aldaketa izan zen. Ordura arte, ohikoa zen programen iturburu kodea partekatzea, eta norbere beharretara egokitzea, baina askatasun horiek mugatzen hasi ziren hainbat enpresa eta erakunde.

1985ean Free Software Foundation (FSF) sortu zuen Stallmanek, ordenagailuen erabiltzaileen askatasuna bultzatzeko irabazi asmorik gabeko erakundea. Jarraian software librearen definizioa zehaztu zuen. Hauek dira aske gisa izendatu ahal izateko softwareak errespetatu behar dituen askatasunak:

  1. Helburua edozein dela ere, programa exekutatzeko askatasuna.
  2. Programa aztertu eta norberaren beharretara egokitzeko askatasuna.
  3. Programa kopiatzeko eta kopiak banatzeko askatasuna.
  4. Programa hobetzeko askatasuna, eta hobetutako bertsioa zabaltzeko askatasuna, edonork etekina atera diezaion.

Iturriak:

Partekatu