2023ko urtarrilaren 17an Helsinkiko udal-liburutegiek webguneetan Google Analytics erabiltzearen aurkako erabakia hartu zuen Finlandiako datuen babeserako erakundeak. Arrazoia: europarren datu pertsonalak AEBetara bidaltzea legez kanpokoa dela, adibidez, kasu honetan, herritarrek hartutako liburuen eta beste materialen informazioa. Google Analytics webgune gehienetan bisitarien trafikoa aztertzeko erabiltzen den tresna ahaltsua da, baina informazio guztia multinazionalaren esku jartzen du. Badira Matomo bezalako software libreko tresna etikoagoak, eta hori da, hain zuzen ere, Finlandiako udal-liburutegietan erabiltzen hasi direna, ARGIAk 2021ean egin bezala.
Iturriak:
- Deputy Data Protection Ombudsman issues reprimand for conveying library search information to US-based Google – Finlandiako datuen babeserako erakundea
- Google Analytics erabiltzearen aurkako lehen erabakia Finlandian ere – Hodeia ez da existitzen