2021eko ekainaren 16an ARGIA.eus webgunetik Google Analytics kendu zutela iragarri zuten. Horren ordez, webguneko trafikoa aztertzeko software libreko Matomo web analitika tresnaren alde egin zuten. “Irakurleen erabateko pribatutasuna bermatuko dugu, datu anonimo horiek ARGIAren zerbitzarietan utziz, eta ez multinazional baten esku” arrazoitu zuten argitaratutako artikuluan.
Horrez gain, irakurleen jarraipenik ez egiteko propio garatutako sare sozialen botoiak jarri zituzten. Izan ere, Facebook edo Twitter bezalako sare sozialen botoi ofizialek haien zerbitzarietara bidaltzen dute erabiltzaileen nabigazio informazioa, nahiz eta ez sakatu. Ildo honetan sakondu zuten bi urte geroago, multinazionalen menpeko sare sozialen erreferentzia guztiak kenduz.
Iturriak: