Efemerideak

duela 4 urte

Hodeia ez da existitzen podcasta eta Baleafunk.eus sortu zituen Iametzak

2020ko azaroaren 25ean “Hodeia ez da existitzen” podcastaren lehen atala argitaratu zuen Iametzak. Saioak zabaltzeko, Fedibertsoaren parte den Baleafunk.eus Funkwhale instantzia ireki zuen teknologia eta komunikazioa uztartzen dituen enpresak. Ez zuten egoki ikusten teknologia burujabetza hizpide duen podcast bat iVox edo Spotify bezalako plataformetan soilik entzugai egotea, plataforma zentralizatuak direlako eta ez dagoelako aukerarik berauek auto-kudeatzeko.

Publiko egin zenean Baleafunk instantzian ‘Hodeia ez da existitzen’ podcast kanaleko edukiak, eta Argiaren ‘Beranduegi’, ‘Oasiko kronikak’, ‘Txina zaharreko ipuinak’, ‘Bertso zaharrak’ eta ‘ARGIAren podcastak’ kanaletako edukiak zeuden, baina izen-ematea irekia denez geroztik hainbat podcast gehiago daude entzungai.

Iturriak:

Partekatu