Efemerideak

duela 7 urte

Librezalek garatutako Androiderako teklatu libre eta euskalduna erabilgarri

2017ko otsailaren 9an Librezalek garatutako Androiderako teklatu libre eta euskalduna argitaratu zuten. Aurkezpenean azaldu zutenez “Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua” zen, eta ordura arteko “teklatuen kalitatea aldakorra”.  Horren ondorioz, “jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa” zen. Horrez gain, gainerako teklatuek pribatutasunaren aldetik sortzen zituzten zalantzak azpimarratu zituzten, “idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batera igo ohi dutelako”.

Guzti horregatik, AnySoftKeyboard teklatu librea itzuli zuten, eta euskarazko erabiltzaileen beharrizanetara egokitutako hizkuntza-paketea sortu. Idatzi ahala proposamenak egiteko euskara batua eta bizkaierazko 100.000 hitz baino gehiago dituen euskarazko hiztegia prestatu zuten. Horretarako Igor Leturiak FirefoxOSrentzat sortutako hiztegian oinarritu ziren, Xuxen (Batua) eta Xuxen B (Bizkaiera) zuzentzaile ortografikoak erabiliz. Bestelako egokitzapenak ere egin zituzten, esaterako domeinuen botoian .EUS lehenestea, edo d tekla sakatuta edukita traolei atzizkiak gehitzeko erabilgarria den “datraolat” funtzioa gehitzea.

Idatzi ahala teklatuak egiten dituen proposamenen adibidea. 📷 Librezale (CC BY-SA)

Iturriak:

Partekatu