1991eko abuztuaren 25ean Linux nukleo librean lanean ari zela iragarri zuen Linus Torvalds-ek: “Sistema eragile (libre) bat egiten ari naiz (hobby bezala, ez da izango GNU bezala handia eta profesionala)”. GNU garatzen ari zen sistema eragileak falta zuen osagaia nukleoa izanik, bien baturari GNU/Linux deitzen hasi ziren, batzuk denborarekin osotasunari Linux deitzeko joera nagusitu bada ere. Geroztik zabalkunde oso handia izan du. Software libreko garapenen arrakasta kasu nabarmena da. Zerbitzarietan eta superkonputagailuetan nagusi da. Baita mugikorretan ere, gailuen hiru laurdenetan erabiltzen den Android sistema eragilearen oinarrian baitago. Ordenagailuetan du erabilera txikiena, %4 ingurukoa.
Iturriak:
- History of Linux – Ingelesezko Wikipedia