Efemerideak

duela 21 urte

Moodle lehen aldiz erabili zen Euskal Herrian UEUren ikastaro batean

2003ko azaroaren 17an hasi zen Euskal Herrian Moodle erabiliz emandako lehen ikastaroa, UEUk antolatuta: “Interneten informazioa non eta nola aurkitu”. Luistxo Fernandez izan zen irakaslea, eta Moodleren 1.0.8 bertsioan oinarritu zen. UEUk lehenbiziko euskarazko itzulpenean ere lagundu zuen, eta ordutik, etengabe erabili izan du ikasgela birtual hau bere online eskaintzan, bai ikaskuntza formaleko testuinguruan (hainbat graduondokotan eta irakaskuntza-masterrean), bai ikaskuntza ez-formalekoan (profesionalen etengabeko prestakuntzaren esparruan ehunka ikastaro eskaini dira).

Iturriak:

Partekatu