2010eko abenduaren 31an bere ibilbidea amaitu zuen Mikel Olasagastik sortutako Mundurat zerbitzari herrikoiak. Mundurat izena 2002koa den arren, 2001ean sortu zen proiektua Zarautzen, bere logelan. Hasierako intentzioa herriko eragileei doako web ostatatze zerbitzu duin bat eskaintzea zen, Debian 3 Woody sistema eragile librea erabiliz. Denborarekin herritik kanpoko proiektuei ere ireki zien atea proiektuak, eta Munduraten aurkitu zuten Interneteko haien txokoa hainbat gaztetxek, gazte asanbladak eta musika taldek.
Iturriak:
- Mundurat itzaltzen – 2010-11-05 – Gaur8
- Mundurat webgunearen hainbat kopia Internet Archiven