2020ko abuztuaren 17an “Software Libre Zalantzak” txat-taldea sortu zuen Librezalek Telegramen. Egun gutxira, abuztuaren 22an, Matrix-eko taldea sortu zuten, eta irailaren 1ean bi taldeak zubi bidez lotu zituzten. Txata martxan jarri zuten “software librea erabiltzean sortutako zalantza eta arazoei irtenbide bat erabiltzaile euskaldunon artean emateko asmoz, elkar lagunduz”, hutsunea ikusten baitzuten esparru horretan euskal komunitatean.
Txat berean bi plataformatatik parte har daiteke, Matrix plataforma libreko #SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus gelatik eta Telegram plataforma pribatiboko @SoftwareLibreZalantzak taldetik.
Iturriak:
- Txat berria: Software Libre Zalantzak! – Librezale
- Telegram-eko Software Libre Zalantzak taldeko ongi etorri mezua – Librezale
- Matrix-Telegram zubiko lehen mezua – Librezale