Efemerideak

duela 23 urte

“Software libreari buruzko I. euskal mintegia” ospatu zen UEUk antolatuta

2001eko azaroaren 24an “Software Libreari Buruzko I. Euskal Mintegia” ospatu zen Eibarko Markeskoa Jauregian, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Informatika Sailak antolatuta. Sustatun Luistxo Fernandezek idatzitako kronikan irakur daitekeenez “60 lagun elkartu ziren, eta ez ziren gehiago izan gela bete zelako, eta epea amaitu baino lehenago kupoa beteta zegoelako eskariekin. Horietarik erdiak baino gehiago bazkari batera geratu ziren, non, besteak beste, EuskalGNU-koek Debian-eko zazpi distribuzio zozketatu zituzten”.

Hau izan zen egitaraua:

9:30 Harrera eta inskripzioa

9:45 Aurkezpena

10:00-12:00 Hitzaldi laburrak:

  • Software librea: motak eta ezaugarriak. Kike Fernandez
  • Aurki katalogoa/bilatzailea. Luis Fernandez (Eibar.org)
  • Linuxen lokalizazioa. Josu Waliño (Elhuyar)
  • Zope. Garikoitz Araolaza (Code&Syntax;)
  • Aplikazioak garatzen PHP, MySQL eta Apacheren bitartez. Jose Jodra (Cidat), Iñigo Saez (HABE)
  • Musika-kutxa komertzial bat software librearen bitartez. Eneko Lakunza (Digital Jukebox)
  • Software librearen erabilpena enpresa handietan. Koldo Ugalde (HispaVista)
  • Linux Baita proiektua. Gorka Palazio (EHU)

12:00 Kafea

12:00-13:30 Demoak

13:30-14:30 Mahai-ingurua: Software librea Euskal Herrian. Gaiak:

  • Euskal erakundeak eta software librea
  • Software librea irakaskuntzan
  • Dirua irabaz daiteke software librean oinarrituta?
  • Partaideak:
    • Euskal GNU
    • Luis Fernandez
    • Koldo Ugalde
    • Joseba Makazaga
    • Moderatzailea: Iñaki Alegria

Iturriak:

Partekatu