2004ko abenduaren 7an Thunderbird posta bezeroaren 1.0 bertsioa argitaratu zuen Mozillak. Software libreko proiektua pixka bat lehenago sortu zuten, 2003an, jabedun posta bezeroei alternatiba libre, seguru eta pertsonalizagarria eskaintzeko. 2012an Thunderbirdi euskarria emateari utziko ziola iragarri zuen Mozillak. Hala ere, garatzaileek aurrera jarraitzea erabaki zuten. 2017an, Mozilla Fundazioak hiru laguneko talde txiki bat kontratatu zuen, proiektuari bizi berria emanez. Geroztik, 2023an erabiltzaile interfazea berritu zuten, eta 2024an ordenagailuko bertsioaren “tripak” gaurkotzeaz gain Androiderako aplikazioa argitaratu zuten, K-9 proiektu libre beteranoarekin indarrak batu ondoren.
Iturriak:
- Celebrating 20 Years of Thunderbird: Independence, Innovation and Community – Thunderbird Blog