1996ko uztailaren 5ean hasi zen Ttipi-ttapa aldizkaria Interneteko edizioa argitaratzen. Horregatik, 1997an Ricardo Arregi kazetaritza saria jaso zuten “Komunikabideen Berrikuntza” atalean, lehenak izan zirelako euskarazko prentsaren munduan “aldizkariko informazio guztiarekin edizio elektronikoa Internet sarean eskaintzen” eta “aldizkari nafarrari zor diogulako euskal kazetaritza amaraunean, Interneten, sartu izana”.
Tttipi-ttapa aldizkariaren 1996ko 189. aldizkarian nabarmentzen dutenez, “Internetek duen berezko filosofia lankidetzan oinarritua dago eta ez dago zerbitzua gobernatzen duen agintaritza zentralik. Sare guztiak euren buruaren jabe dira. Bertzalde, erabiltzaile bakoitza izan daiteke, aldi berean, informazio emaile eta zerbitzu hartzaile”.
Iturriak:
- TTIPI-TTAPAk estreinatu du bere edizio elektronikoa – Ttipi-ttapa 189 zenbakia – 1996ko irailak 12
- IX. Ricardo Arregi kazetaritza saria – Azken erabakia