2001eko urtarrilaren 15ean Wikipedia sortu zuten Jimmy Wales eta Larry Sanger-ek, guztion artean osatzen dugun entziklopedia librea. Geroztik Wikipedia eguna ospatzen da egun horretan. Hasiera batean ingelesez zen, baina laster hizkuntza gehiago gehitzen hasi ziren. Horrela, martxoaren 16an katalanezko Wikipedia sortu zuten. Katalana Wikipediako hirugarren hizkuntza izan zen, minutu batzuengatik aurreratu baitzitzaien alemanezko bertsioa. Euskarazko edizioa abenduaren 6an sortu zuten.
Iturriak:
- Wikipedia:Wikipedia Day – Ingelesezko Wikipedia