Aurtengo Euskarabildua jardunaldia azaroaren 4an egingo da Donostiako San Telmo museoan. Besteak beste, euskarazko hizkuntza teknologia eta adimen artifizialari buruz hitz egingo da. Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria eta Aitor Soroa, EHUko Adimen Artifizial eta hizkuntza teknologiako Hitz Katedrako zuzendaria gogoeta saio baten bidez galdera nagusi batzuei erantzuten saiatuko dira: euskarazko hizkuntza teknologia eta adimen artifizial propioa posible, bideragarri eta beharrezkoa al da?
Euskarazko Hizkuntza Teknologia eta Adimen Artifizial propioa posible al da?
Euskarabildua
