Agenda
2024-11-07
09:00:00 ·
Carlos Santamaria zentroa ·
Donostia
Informatikari Euskaldunen Bilkura 2024: “Adimen Artifizial Sortzailea”
Antolatzailea: UEU
Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) XIII. edizioa da aurtengoa. Bigarrenez segidan, Adimen Artifiziala hartuko dugu gai nagusi, baina aurtengo jardunaldiak AA sortzailean jarriko du batez ere fokua, informatikan eta programazioan izan…
2024-10-30
19:00:00 ·
Goienkale 14 - Alde Zaharra ·
Bilbo
“Operadore handien gehiegikeriak eta sare libreak” solasaldia
Antolatzailea: Izarkom
Izarkom Eskolaren zortzigarren saio honetan EHKom Kooperatibako Beñat Azkargorta operadore handien gehiegikeriez eta alternatibez mintzatuko da. Saioa doakoa eta euskaraz izango da. Interesa duenak izena eman dezake presentzialki Bilbora etortzeko…
2024-10-17
19:00:00 ·
Goienkale 14 - Alde Zaharra ·
Bilbo
“Software librea herri libre batentzat” solasaldia
Antolatzailea: Izarkom
Izarkom eskolaren zazpigarren saio honetan, Iker Garaialde Izarkomeko zuzendariak software libreari buruz hitz egingo du. Saioa doakoa eta euskaraz izango da. Interesa duenak izena eman dezake presentzialki Bilbora etortzeko (plaza…
2024-10-17
09:00:00 ·
San Telmo Museoa ·
Donostia
Euskarabildua #13: “Artifiziala ez den teknologia”
Antolatzailea: Ametzagaiña, Iametza eta ARGIA
Euskarabildua jardunaldien 13. edizioa ospatuko da urriaren 17an Donostiako San Telmo Museoan, “Artifiziala ez den teknologia” lelopean. Edizio berri honek, teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatzen dutenen ahotsak entzuteko…
2024-09-26
11:00:00 ·
Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea ·
Donostia
IV. Gladys saria emateko ekitaldia
Antolatzailea: PUNTUEUS eta EHUko Informatika Fakultatea
PUNTUEUSek eta EHUko Informatika Fakultateak IV. Gladys Saria emateko ekitaldia antolatu dute. Antolatzaileek iragarri dutenez, Gladys sariduna Lorea Argarate izango da eta irailaren 26an, 11:00etan (10:45etan argazkia atarian), EHUko Informatika…
2024-07-04
09:30:00 ·
Markeskoa Jauregia ·
Eibar
Ikastaroa: “iVentoy: Sistema Eragileen instalazio anizkoitzak egiteko tresna askea”
Antolatzailea: UEU
Aspalditik, hezkuntzan software askearen erabilera sustatzen ari da. Ikastetxe askotan Luberri edo TxikiLinux sistema eragilea (edo beste Linux sistema batzuk) instalatzen eta erabiltzen dira. Orain arte, instalazioak banaka-banaka egiten ziren.…
2024-06-20
19:00:00 ·
Goienkale 14 - Alde Zaharra ·
Bilbo
“Adimen artifizialaren argi-ilunak” solasaldia
Antolatzailea: Izarkom
Izarkom eskolaren seigarren saio honetan, adimen artifizialaren inguruan hitz egingo dute Igor Leturia Azkarate, Oraiko Hizketa-teknologien arduradunarekin, bereziki burujabetza teknologikoaren eta euskararen ikuspegitik eta hizkuntza- eta hizketa-teknologietan zentratuta. Saioa doakoa…
2024-06-05
18:00:00 ·
Kaxilda liburudenda eta topagunea ·
Donostia
“Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?” helduen gidaren aurkezpena eta solasaldia
Antolatzailea: Izarkom
“Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida” aurkezpena antolatu du Izarkomek. Solasaldia ere izango da, eta bertan zalantzak argitu, kezkak partekatu eta sarea osatzeko aukera egongo da.
2024-05-30
19:00:00 ·
Goienkale 14 - Alde Zaharra ·
Bilbo
“Arrakala: Mugikorraren oinarrizko erabilera” I. tailerra
Antolatzailea: Izarkom
Eider Imaz Izarkom lantaldeko kideak mugikorraren oinarrizko erabilerarako gakoak emango ditu Izarkom Eskolaren bosgarren saio honetan. Eskola baino egun pare bat lehenago inkesta bat pasako diete izen eman dutenei, zalantza…
2024-05-16
18:00:00 ·
Torrekuan ·
Errenteria
“Euskara eta digitalitatea: begiradak 2024tik” mahai-ingurua
Antolatzailea: UEU
Maiatzaren 16an “Euskara eta digitalitatea: begiradak 2024tik” mahai-ingurua antolatu du UEUk Errenteriako Torrekuan, arratsaldeko 18:00etan. UEUko Xabier Landabideak egingo ditu dinamizatzaile lanak eta lau lagunek hartuko dute parte: PuntuEUSeko Lorea…
2024-04-26
09:00:00 ·
Markeskoa Jauregia ·
Eibar
Mooteu Euskadi 2024: Moodle Erabiltzaileen XVI. Topaketa
Antolatzailea: UEU
Moodlemoot Euskadi jardunaldiaren lehen edizioa 2007an izan zenetik hona, etengabe hazi da Moodle izeneko Ikaskuntza kudeatzeko Sistemaren (IKS) erabilera. 2024ko XVI. edizioa UEUk antolatu du. Hau da egitaraua: 09:00 –…
2024-04-25
19:00:00 ·
Goienkale 14 - Alde Zaharra ·
Bilbo
“Ongi etorri euskal fedibertsora!” solasaldia eta tailerra
Antolatzailea: Izarkom
Mikel Gartzia, Abaraska eta Librezale taldeetako kideak Euskal Fedibertsoari buruz hitz egingo du Izarkom Eskolaren laugarren saioan. Lehen 30 minutuetan gaiaren inguruan teorizatu ondoren, ikusitakoa praktikara eramateko aukera izango da.…
