badator.ni.eus ataria jarri dute martxan, ni.eus zerbitzu berria prestatzeko

Euskal komunitate digitala · Euskara · Hodeia · Posta elektronikoa

ni.eus zerbitzua berritzen ari diren PuntuEUS Fundazioak eta Iametzak iragarri dute plataformaren bertsio berritua prestatzen ari direla. Datozen hilabeteetan argitaratzea aurreikusten duten eguneraketak funtzionalitate berriak ekarriko ditu, besteak beste fitxategiak kudeatzeko aukerak, ofimatika-tresnak, txata eta bideo-dei sistemak.

Zerbitzu berriaren aurrekarri gisa, erabiltzaileek beren kontua aldez aurretik erreserbatzeko aukera izango dute badator.ni.eus atariaren bidez. Plataforma horren bidez interesa dutenek izena eman dezakete, zerbitzua martxan jartzen denean kontua aktibatzeko.

Bestalde, dagoeneko ni.eus zerbitzua erabiltzen dutenek ez dute izapiderik egin beharko: arduradunen arabera, kontuak automatikoki aktibatuko zaizkie bertsio berria erabilgarri dagoenean.

Bi erakundeek, gainera, jakinarazi dute Durangoko Azokako Kabi@ gunean ere aurkeztuko dutela ekimena, eta bertan zerbitzuaren inguruko azalpenak eta galderen erantzunak emango dituztela.