Chat Control: pribatutasunaren aurkako mehatxua

Zer eta zergatik egin Chat Control araudiaren kontra
Teknopata
https://teknopata.eus/2025/10/zer-eta-zergatik-egin-chat-control-araudiaren-kontra/

Europako Batzordeak proposatu duen Chat Control araudiak “haurren segurtasuna” aitzakia hartuta gure komunikazio digital guztiak gainbegiratu nahi ditu: mezuak, deiak, posta elektronikoa eta baita enkriptatutako txatak ere. Helburua ustez babesa bada ere, praktikan esan nahi du etengabeko zaintza masiboa eta pribatutasunaren amaiera.

Araudiak komunikazio guztiak automatikoki aztertzeko sistemak ezarri nahi ditu, eduki susmagarriak detektatzeko. Baina aditu askok diote honek enkriptazio segurua hautsi eta eskubide oinarrizkoak urratuko dituela. Gainera, sistema horiek positibo faltsuak emateko joera handia dute, eta hori arriskutsua izan daiteke pertsona arruntentzat ere.

Une honetan, Europako estatu bakoitza Chat Control proposamenaren aurrean bere jarrera zehazten ari da. Espero da urriaren 14an gaia Europako Kontseiluan eztabaidatzea, ekimena aurrera eramango den ala ez erabakitzeko. Egun, egoera estu eta zalantzazkoa da: zortzi estatu proposamenaren aurka daude, hamabi alde (tartean Espainia eta Frantzia), eta zazpik oraindik ez dute euren posizioa argitu.

Artikulu osoa irakurri HEMEN