Behategia

Kataluniako Alderdi Piratak errekurtsoa aurkeztuko du Europar Batasuneko Justizia Auzitegian Espainiako justiziak agindutako Telegramen blokeoaren aurka

https://www.vilaweb.cat/noticies/pirates-telegram/
Kataluniako Alderdi Piratak “desproportzionatutzat” jo du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak Telegram blokeatzeko emandako agindua. Europako legedian espezialista den Josep Jover abokatuarekin batera errekurtsoa aurkeztuko dute Europar Batasuneko Justizia…
Vilaweb

Frantziarren osasun-datuak Microsoften: errekurtso berria Estatu Kontseiluan

Données de santé françaises chez Microsoft : nouveau recours devant le Conseil d’Etat
Martxoaren 18an herritarren osasun-datuak Microsoftek ostatatzearen aurkako errekurtso berri bat aurkeztu dute hainbat enpresa eta gobernuz kanpoko erakundek Frantziako Estatu Kontseiluaren aurrean. 2020an antzeko beste errekurtso batek huts egin zuen,…
Le Monde

Eusko Jaurlaritza adimen artifizialean oinarritutako itzultzaile bat garatzen ari da Red Hat-ekin

El Gobierno Vasco desarrolla un traductor de euskera basado en IA con Red Hat
Martxoaren 14an Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) iragarri du Red Hat-en teknologia erabiltzen ari dela Itzuli itzultzaile neuronalean. Red Hat-en prentsa oharrean irakur daitekeenez, software libreko OpenShift edukiontzi-plataforma darabil Itzulik…
Red Hat

Europako Batzordeak Microsoft 365 erabiltzeak hautsi egiten du EBko erakunde eta organismoen datuak babesteko legeria

European Commission’s use of Microsoft 365 infringes data protection law for EU institutions and bodies
Europako Batzordeak Microsoft 365 erabiltzeak datuen babeserako legedia urratzen duela erabaki du Datuak Babesteko Ikuskatzaile Europarrak (EDPS). Datu pertsonalak prozesatzean babes neurri sendoak ziurtatzea Europako instituzioen ardura dela adierazi du…
Datuak Babesteko Ikuskatzaile Europarra

Kriptotxanponen truke irisa eskaneatzen duen Worldcoin proiektua “urgentziaz” geldiarazteko agindu du Espainiako datuen babeserako agentziak

Protección de Datos ordena paralizar “de urgencia” el proyecto Worldcoin, que escanea el iris a cambio de criptomonedas
Sam Altman dago Worldcoin proiektuaren atzean, ChatGPT garatu duen OpenAI enpresako zuzendari exekutiboa. Worldcoinek munduko gizaki guztien begietako irisak eskaneatu nahi ditu, “pertsonak adimen artifizialetatik bereizteko pasaporte digitala” sortzeko. Herritarrak…
ElDiario.es