2023ko maiatzaren 20an Euskal Fedibertsoko topaketak egin ziren Errenterian, Abaraska taldeak antolatuta, eta Badalab espazioaren eta Talaios Koop-en laguntzarekin. Kataluniako Fedicat eta Anartist taldeetako kideek Fedibertsoaren 15 urteko historiari buruz hitz egin zuten, eta ARGIAk sare sozial libreetarako jauzia azalduko zuen. Talde-lan dinamikak eta erronkak ere egon ziren, baita elkar desbirtualizatzeko aukera ere.
Zeresan handia eman zuen sare sozial komertzialak gure alde erabiltzeko Fedicat-eko Rita Barrachinak emandako hiru arauek:
- Erabili baina sustatu gabe
- Ez oparitu eduki esklusiborik
- Sekula ez ordaindu edukia argitaratzeagatik
Bide horretatik, 2023ko irailean ARGIAk multinazionalen menpeko sare sozialen erreferentziak kendu zituen webgunetik.
Iturriak:
- Euskal Fedibertsoko topaketak – Fedibertsoa.eus
- Euskal Fedibertsoko topaketak Errenterian larunbatean – Hodeia ez da existitzen
- Euskal fedibertsoko topaketak: laburpen bat (edo) – Dabid Martinezen kronika Lemmy.eus-en
- Sare sozial pribatiboak vs Fedibertsoa. Hiru arau oinarrizko bezain erraz – Teknopata.eus
- Multinazionalen menpeko sare sozialen erreferentziak kendu ditugu ARGIAtik – ARGIAren Barrenak bloga