2018ko urtarrilaren 23an Fedibertsoaren oinarrian dagoen ActivityPub protokoloa estandar gisa onartu zuen World Wide Web Consortium-ek (W3C). Web-aren oinarrian dauden estandarrak definitu dituen nazioarteko erakundea da W3C: HTML, CSS, SVG, XML… Horietako bat da ActivityPub, Fedibertsoa osatzen duten sare sozial libre eta federatuek elkarren artean komunikatzeko erabiltzen duten protokoloa. Mota berdineko sare sozialen komunitateen artean komunikatzeko aukera ematen du, adibidez Mastodon.eus-etik Mastodon.jalgi.eus-eko norbaiten bidalketari erantzuteko, baita mota desberdinekoen artean ere, esaterako Mastodon.eus-etik PeerTube.eus-eko bideo-kanal bat jarraitzeko.
Christine Lemmer-Webber: “Queer jendeak eraiki zuen Fedibertsoa”
Protokoloaren egile nagusietakoa den Christine Lemmer-Webber-en esanetan, parte-hartze korporatiborik gabeko W3Cko estandar talde bakarra zen haiena, erraldoi teknologikoek ez zutelako parte hartu nahi izan. Horrez gain, nabarmendu zuen “queer jendeak eraiki zuela Fedibertsoa”. Izan ere, ActivityPub-en protokoloa sortu zuen taldeko bost lagunetatik lau queer gisa identifikatzen dira, eta horren eraginez erabiltzaile eta administratzaileei “nahigabeko interakzioetatik” babesten laguntzen dieten ezaugarriak diseinatu zituzten.
Iturriak:
- ActivityPub is now a W3C Recommendation – W3C
- World Wide Web Consortium – Euskarazko Wikipedia
- ActivityPub – Euskarazko Wikipedia
- Mastodon—and the pros and cons of moving beyond Big Tech gatekeepers – Ars Technica