Behategia

Metak, Amazonek eta OpenAIk milioi bana dolar eman dute Trumpen kargu-hartze ekitaldirako

Meta, Amazon y OpenAI donan un millón de dólares cada uno para la ceremonia de toma de posesión de Trump
Miloi bana eman dute Donald Trumpen kargu-hartze ekitaldirako hiru erraldoi teknologiko estatubatuarrek: Instagram, Facebook eta Whatsapp-en jabe den Metak, ChatGPT-ren atzean dagoen OpenAI-k, eta Amazonek. Metako nagusi den Mark Zuckerberg…
El Pais

PeerTube mugikorrean: zure arreta zaintzen duen bideo-unibertsoa

PeerTube sur mobile : un univers de vidéos qui prend soin de votre attention
PeerTube-ren Android eta iOS-erako aplikazioaren lehen bertsioa argitaratu du Framasoft-ek. Hasiera-hasieratik euskaraz erabili ahal izango dugu Librezalek egindako itzulpenari esker. PeerTube Fedibertsoko bideo-plataforma libreen sarea da. Euskal Herrian baditugu batzuk:…
Framablog

Thunderbirden 20. urteurrena ospatzen: independentzia, berrikuntza eta komunitatea

Celebrating 20 Years of Thunderbird: Independence, Innovation and Community
Duela 20 urte, 2004ko abenduaren 7an, Thunderbird posta elektronikoko bezero librearen 1.0 bertsioa argitaratu zuten. Bizi-bizirik jarraitzen duen proiektua da. 2023an ordenagailuko Thunderbird-en erabiltzaile-interfazeari berritu zuten, eta 2024an programaren “tripak”…
Thunderbird Blog

Arantza Diaz de Ilarraza: «Jendeak uste du informatika dela enpresen administrazio eta kudeaketa lanak egitea, baina asko du matematikatik»

Arantza Díaz de Ilarrazak 1970eko hamarkadan ikasi zuen Informatika EHUn, programak paperean idatzi, idazkari batek paper zulatuetara pasa, eta Madrilera maleta batean bidaltzen ziren garaian. Geroztik, 1981etik 2023ra Donostiako Informatikako…
Gipuzkoako Hitza

BERRIAk kontuak zabaldu ditu Blueskyn eta Mastodonen, eta eutsi egingo dio X-ko kontuari

Sare sozialei buruzko gogoeta kritikoa egin du Berriak, baina erabaki du euskaldunak informatzeko betebeharrari eutsi behar diola haiek dauden plataformetan. Oraingoz eutsi egingo diote X-n duten kontuari, baina Mastodon.eus eta…
Berria