Efemerideak
GAUR >
Ez dago efemeriderik gaurko datarekin.
Moodle lehen aldiz erabili zen Euskal Herrian UEUren ikastaro batean
duela 22 urte
2003ko azaroaren 17an hasi zen Euskal Herrian Moodle erabiliz emandako lehen ikastaroa, UEUk antolatuta: “Interneten informazioa non eta nola aurkitu”. Luistxo Fernandez izan zen irakaslea, eta Moodleren 1.0.8 bertsioan oinarritu zen. UEUk lehenbiziko euskarazko itzulpenean ere lagundu zuen, eta ordutik, etengabe erabili izan du ikasgela birtual hau bere online eskaintzan, bai ikaskuntza formaleko testuinguruan (hainbat...
Mastodonen oinarritutako Matx.eus tokiko kirolaren sare soziala abian jarri zuen Tokikom-ek
duela urte 1
2024ko azaroaren 18an Matx.eus sortu zuen Tokikomek, tokiko kirolaren sare soziala. Mastodon proiektuan oinarritua badago ere, hasiera batean federazioa ez aktibatzea erabaki zuten. “Kirolarien, taldeen eta kirolzaleen komunitatea josi nahi dugu”, adierazi zuen Maria Balzategik, proiektuko komunitate-arduradunak. Iturriak: Mastodonen oinarritutako Matx.eus sare soziala abiatu da, euskal kirolaz jarduteko – Sustatu Zozketa erraldoia iragarri du ‘Matx’...
Mastodon.eus-en aurkezpen publikoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan
duela 7 urte
2018ko azaroaren 21ean publikoki aurkeztu zuten Mastodon.eus, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzak. Euskara eta euskal kulturarentzat sortu zuten Mastodon komunitate hau hainbat erakunde eta pertsonek elkarlanean: Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop. Geroztik Dinahosting-ek doan utzitako zerbitzaria erabili dute, ostatatze enpresa galiziarrak PuntuEUS-ekin duen akordioari esker. Mastodon.eus-en eguneraketak, zerbitzariaren mantenu teknikoa eta babeskopiak Iametzak egiten...
Informatikari Euskaldunen I. topaketak Donostian
duela 29 urte
1996ko azaroaren 22an Informatikari Euskaldunen I. topaketak egin zituzten UEUko Informatika Sailak antolatuta, Donostiako Miramar Jauregian. Hasiera batean 50 lagun inguru espero bazituzten ere, 135 pertsona bertaratu ziren azkenean. “Euskarazko softwarea gaur egun” lemapean euskal komunitatean nabaritzen ziren software-gabezi eta beharrak, esperientziak… aztertu zituzten buruturiko zortzi hitzaldi eta amaierako mahai-inguruan. Montse Martixalar UEUko Informatikako sailburuak...
"Software libreari buruzko I. euskal mintegia" ospatu zen UEUk antolatuta
duela 24 urte
2001eko azaroaren 24an “Software Libreari Buruzko I. Euskal Mintegia” ospatu zen Eibarko Markeskoa Jauregian, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Informatika Sailak antolatuta. Sustatun Luistxo Fernandezek idatzitako kronikan irakur daitekeenez “60 lagun elkartu ziren, eta ez ziren gehiago izan gela bete zelako, eta epea amaitu baino lehenago kupoa beteta zegoelako eskariekin. Horietarik erdiak baino gehiago bazkari batera...
Hodeia ez da existitzen podcasta eta Baleafunk.eus sortu zituen Iametzak
duela 5 urte
2020ko azaroaren 25ean “Hodeia ez da existitzen” podcastaren lehen atala argitaratu zuen Iametzak. Saioak zabaltzeko, Fedibertsoaren parte den Baleafunk.eus Funkwhale instantzia ireki zuen teknologia eta komunikazioa uztartzen dituen enpresak. Ez zuten egoki ikusten teknologia burujabetza hizpide duen podcast bat iVox edo Spotify bezalako plataformetan soilik entzugai egotea, plataforma zentralizatuak direlako eta ez dagoelako aukerarik berauek...
Euskarazko bozgorailu adimenduna sortzeko proiektua aurkeztu zuten: Mycroft.eus
duela 5 urte
2020ko azaroaren 26an Euskarazko bozgorailu adimentsua sortzeko proiektua aurkeztu zuten Elhuyar Fundazioak, Skura Mobilek eta Talaios kooperatibak: Mycroft.eus. Software libreko Mycroft.ai proiektuan oinarritu ziren, eta euskarazko aginduak jaso eta euskaraz erantzuteko egokitu zuten, Elhuyarren hizketa-ezagutza eta hizketa-sintesia baliatuz. Erraldoi teknologikoen bozgorailuek ez bezala, erabiltzaileen pribatutasuna errespetatuz garatu zuten. Genero ikuspegia ere txertatu zuten, ez zedin...
Euskarazko Wikipedian lehen artikulua sortu zuten: Lurra
duela 24 urte
2001eko abenduaren 6an Euskarazko Wikipedian lehen artikulua sortu zuten: Lurra. Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia edonork editatu dezakeen Wikipedia entziklopedia librearen euskarazko edizioa da. 2004an 1.000 artikuluen langa gainditu zuen, eta geroztik goraka jarraitu du, bai kopuruan eta baita kalitatean ere: 2006an 10.000 ziren. 2007an, Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek, Euskal Wikipedia hizkuntza txikien wikipediak...
Thunderbird-en 1.0 bertsioa argitaratu zuten
duela 21 urte
2004ko abenduaren 7an Thunderbird posta bezeroaren 1.0 bertsioa argitaratu zuen Mozillak. Software libreko proiektua pixka bat lehenago sortu zuten, 2003an, jabedun posta bezeroei alternatiba libre, seguru eta pertsonalizagarria eskaintzeko. 2012an Thunderbirdi euskarria emateari utziko ziola iragarri zuen Mozillak. Hala ere, garatzaileek aurrera jarraitzea erabaki zuten. 2017an, Mozilla Fundazioak hiru laguneko talde txiki bat kontratatu zuen,...
Klaudio Harluxet hil zen, euskarazko informatikaren aitzindaria
duela 32 urte
1993ko abenduaren 16an Klaudio Harluxet hil zen, euskarazko informatikaren aitzindaria. Informatikari buruz euskaraz argitaratutako lehen artikuluak idatzi zituen. 1975ean Elhuyar aldizkarian argitaratutako “Informatikaren hiztegi laburra” artikuluan euskarazko 74 hitz proposatu zituen. 1977an beste artikulu bat argitaratu zuen aldizkari berean, René Harluxet lehengusuarekin, informatikarekiko euskararen balizko zailtasuna gezurtatuz. 1939an Nafarroa Behereko Duzunaritze herrian jaioa, Parisen egin...
Google Analytics erabiltzea legez kanpokotzat jo zuen Austriako datuen babeserako erakundeak
duela 4 urte
2021eko abenduaren 22an Google Analytics erabiltzea legez kanpokotzat jo zuen Austriako datuen babeserako erakundeak. 2020ko abuztuan pribatutasunaren aldeko NOYB taldeak 101 salaketa egin zituen Europar Batasun osoko datuen babeserako agentzietan, Google Analytics eta Facebook Connect erabiltzen zuten atari europarrak seinalatuz. Horien artean zegoen Austriako netdoktor.at atariaren aurkakoa izan zen lehen erabakia. Aipatutako webguneak Google Analytics...
EuskalGNU elkartea eratu zuten, software librea euskaraz hedatzeko
duela 24 urte
2001eko abenduaren 27 EuskalGNU elkartea eratu zuten, software librea euskaraz hedatzeko helburuarekin. Zuzen de la Cueva, Marcos Goyeneche, Xabier Otxotorena, Juan Antonio Pereira eta Iñaki Larrañagak osatu zuten taldea, Juanma Ginzoren laguntzarekin. Software libreko hainbat proiektu garrantzitsuren euskarazko itzulpenei bultzada jarraitua emateagatik egin ziren ezagun. Esaterako, mantendu zituzten euskaratzeen artean daude OpenOffice.org bulegotika suitea, eta...
Mundurat zerbitzari herrikoiaren ibilbidea amaitu zen
duela 15 urte
2010eko abenduaren 31an bere ibilbidea amaitu zuen Mikel Olasagastik sortutako Mundurat zerbitzari herrikoiak. Mundurat izena 2002koa den arren, 2001ean sortu zen proiektua Zarautzen, bere logelan. Hasierako intentzioa herriko eragileei doako web ostatatze zerbitzu duin bat eskaintzea zen, Debian 3 Woody sistema eragile librea erabiliz. Denborarekin herritik kanpoko proiektuei ere ireki zien atea proiektuak, eta Munduraten...
Wikipedia sortu zuten, guztion artean osatzen dugun entziklopedia librea
duela 25 urte
2001eko urtarrilaren 15ean Wikipedia sortu zuten Jimmy Wales eta Larry Sanger-ek, guztion artean osatzen dugun entziklopedia librea. Geroztik Wikipedia eguna ospatzen da egun horretan. Hasiera batean ingelesez zen, baina laster hizkuntza gehiago gehitzen hasi ziren. Horrela, martxoaren 16an katalanezko Wikipedia sortu zuten. Katalana Wikipediako hirugarren hizkuntza izan zen, minutu batzuengatik aurreratu baitzitzaien alemanezko bertsioa. Euskarazko...
Google Analytics erabiltzearen aurkako lehen erabakia Finlandian
duela 3 urte
2023ko urtarrilaren 17an Helsinkiko udal-liburutegiek webguneetan Google Analytics erabiltzearen aurkako erabakia hartu zuen Finlandiako datuen babeserako erakundeak. Arrazoia: europarren datu pertsonalak AEBetara bidaltzea legez kanpokoa dela, adibidez, kasu honetan, herritarrek hartutako liburuen eta beste materialen informazioa. Aurrez Austria, Frantzia, Italia eta Danimarkak ere antzerako erabakiak hartu zituzten. Google Analytics webgune gehienetan bisitarien trafikoa aztertzeko erabiltzen...
Euskarazko toki komunikabideen Mastodon instantzia publiko egin zuen Tokikom-ek
duela urte 1
2025eko urtarrilaren 17an euskarazko toki komunikabideen Mastodon instantzia publiko egin zuen Tokikom-ek: TKM.eus. Sare sozial toxikoak utzi eta Fedibertsora batzearen aldeko Goazen lagunok egitasmoarekin bat egin zuten, eta sare sozial korporatiboen presentzia murrizteko asmoa iragarri zuten, RAP elkartearen arauei jarraiki. Bide horretatik, Tokikom taldearen X eta Facebook kontuetan edukiak argitaratzeari utzi zioten, eta hedabideak animatu...
Fedibertsoaren oinarrian dagoen ActivityPub protokoloa estandar gisa onartu zuen World Wide Web Consortium-ek
duela 8 urte
2018ko urtarrilaren 23an Fedibertsoaren oinarrian dagoen ActivityPub protokoloa estandar gisa onartu zuen World Wide Web Consortium-ek (W3C). Web-aren oinarrian dauden estandarrak definitu dituen nazioarteko erakundea da W3C: HTML, CSS, SVG, XML… Horietako bat da ActivityPub, Fedibertsoa osatzen duten sare sozial libre eta federatuek elkarren artean komunikatzeko erabiltzen duten protokoloa. Mota berdineko sare sozialen komunitateen artean...
Euskarazko Wikipediak Argia Saria jaso zuen
duela 18 urte
2008ko urtarrilaren 25ean Interneteko Argia Saria jaso zuen Euskarazko Wikipediak. Euskarazko editoreen artean administratzaile maila duten hiru lagunek jaso zuten saria Lasarte-Oriako Txitxardin beltxa jatetxean egindako ekitaldian: Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta Julen Gomezek. Honela arrazoitu zuten saria Argiako lagunek: 2008ko SAREKO ARGIA saria ematea erabaki dugunean proiektu honen zenbait bertute nabarmendu ditugu....
Euskal Mastodon komunitateak Argia Saria jaso zuen
duela 3 urte
2023ko urtarrilaren 27an euskal Mastodon komunitateak Interneteko Argia Saria jaso zuen. Mastodon.jalgi.eus Izarkomek sortu zuen eta Mastodon.eus elkarlanean sortu zuten eragile hauek: PuntuEUS, Azkue Fundazioa, Iametza, Talaios eta Laborategia.eus. Horien izenean jaso zuten saria Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egindako ekitaldian Lorea Arakistain, Beñat Irasuegi, David Martinez, Yaiza Arrizabalaga, Asier Iturralde eta Eli Pombok. Honela arrazoitu...
Librezalek Argia Saria jaso zuen
duela 17 urte
2009ko urtarrilaren 30ean Interneteko Argia Saria jaso zuen Librezalek. 2003an sortutako taldeak euskara eta software librea ditu ardatz. Julen Ruiz Aizpuru eta Piarres Beobide kideek jaso zuten saria Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean egindako ekitaldian. Honela arrazoitu zuten saria Argiako lagunek: 2009ko Internet alorreko ARGIA SARIA nori eman erabakitzen hasi ginenean, berehala etorri zitzaigun burura modu...
Librezalek garatutako Androiderako teklatu libre eta euskalduna erabilgarri
duela 9 urte
2017ko otsailaren 9an Librezalek garatutako Androiderako teklatu libre eta euskalduna argitaratu zuten. Aurkezpenean azaldu zutenez “Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua” zen, eta ordura arteko “teklatuen kalitatea aldakorra”. Horren ondorioz, “jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa” zen. Horrez gain, gainerako teklatuek pribatutasunaren aldetik sortzen zituzten zalantzak azpimarratu zituzten, “idatzitako guztia miatu...
Lehen TxikiLinux eguna ospatu zuten Donibane Lohitzuneko ikastolan
duela 4 urte
2022ko otsailaren 18an lehen TxikiLinux eguna ospatu zuten Donibane Lohitzuneko ikastolan. 6-12 urte arteko ikasleentzat pentsatutako sistema eragile libre eta euskalduna Bilboko Harrobia ikastolan sortu zen 2019an, software librearen erabilera eta ekipamendu informatikoen berrerabilera bultzatzeko Elkartenet elkartearen eskutik. Donibane Lohizuneko irakasleen oharrak eta eskakizunak kontuan hartuz sortutako Txikilinux Xilaba (Xiberoa – Lapurdi – Baxe Nafarroa)...
Euskarazko lehen MOOC ikastaroa hasi zen: "Android programazioaren hastapenak"
duela 13 urte
2013ko otsailaren 18an euskarazko lehen MOOC (Massive Online Open Course) ikastaroa hasi zen, UEUk eta Asmoz Fundazioak antolatuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Nahi izan zuten guztiek etxetik ikasi ahal izan zituzten doan Android sistema eragilearen programazioaren hastapenak Iñaki Alegria, Gorka Julio eta Unai Gorrotxategi irakasleen eskutik. Filosofia parte-hartzailean oinarritu ziren, ikasleen arteko kolaborazioa bultzatuz:...
Firefoxerako Euskalbar tresna-barraren lehen bertsio egonkorra argitaratu zuten
duela 20 urte
2006ko martxoaren 6an Firefoxerako Euskalbar tresna-barraren lehen bertsio egonkorra argitaratu zuen Juanan Pereira Varelak Internet & Euskadi webgunean. Hasiera batean euskara-gaztelera itzulpenak egitea errazten zuen Interneten eskuragarri zeuden hainbat hiztegi kontsultatuz: Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia… Itzultzaileen, eta orokorrean euskara lan-tresna dutenen tresna kuttuna bihurtu zen, eta aurrerago garatzaile gehiago batu ziren proiektura: Asier Sarasua Garmendia,...
Katalanezko Wikipedia sortu zuten, guztietan hirugarrena
duela 25 urte
2001eko martxoaren 16an katalanezko Wikipedia sortu zuten. Egun hartan bertan iragarri zuen Jimmy Wales-ek ingelesesa ez diren hizkuntzen edizioak sortzeko aukera. Katalana Wikipediako hirugarren hizkuntza izan zen, minutu batzuengatik aurreratu baitzitzaien alemanezko bertsioa. Hurrengo egunean ingelesezkoa ez zen lehen artikulua sortu zuten katalanek: Àbac (abakoa). Ingelesezkoaz gain artikuluak zituen edizio bakarra izan zen bi hilabetez....
Mandrake Linux 8.2 argitaratu zuten, euskarara itzulitako lehen sistema eragile librea
duela 24 urte
2002ko martxoaren 18an Mandrake Linux 8.2 argitaratu zuten, euskarara itzulitako lehen sistema eragile librea. 2001ean abiatu zuen proiektua Eusko Jaurlaritzak, eta Elhuyar eta UZEI arduratu ziren itzulpenaz, aurrez Windows-ekin egin bezala. Itzuli zituztenen artean zeuden Gnome mahaigaina, Mozilla 0.9.8 nabigatzailea, eta Evolution 1.0 postarako aplikazioa. Mandrakeren webgunetik deskargatu zitekeen bertsioak euskara barne hartzen zuen, baina...
Teketen podcastaren zerogarren saioa sareratu zuen Gorka Juliok, euskarazko lehena
duela 21 urte
2005eko apirilaren 7an Teketen podcastaren zerogarren argitaratu zuen Gorka Juliok bere blogean. Propio Interneterako sortutako lehen irratsaioa izan zen, eta euskarazko podcastgintzari hasiera eman zion. Honela azaldu zion Berriari zerk bultzatu zuen horretara: «Euskaraz soilik Irratia.com zegoela ikusi nuen, eta Bilbo Hiria irratiko saioa webgunean jartzen zutela. Orduan podcasting-a euskaraz egitea bururatu zitzaidan. Prozesu naturala...
Mastodont.cat martxan jarri zuten
duela 9 urte
2017ko apirilaren 13an Mastodont.cat komunitatea sortu zuen Spla-k, hizkuntza eta kultura katalanarentzat. Fedibertsoko Mastodon mikroblogintza sarea oraindik nahiko berria zen garai hartan. Bi hilabete lehenago argitaratu zuen lehen bertsio egonkorra Eugen Rochko alemaniarrak. Iturriak: Mastodont.cat/about Spla-ren lehen tuta: “Hola món !” Nipple Tooth – Mastodon v1.0
Lehen .EUS webgunea sareratu zen: domeinuak.eus
duela 12 urte
2014ko apirilaren 15ean lehen .EUS webgunea sareratu zen: domeinuak.eus. Ia urtebete lehenago ICANN erakundeak .EUS domeinua onartu ondoren, 2014a urte garrantzitsua izan zen euskararen Interneteko ‘.eus’ domeinuarentzat: ekainaren 28an sareratu ziren lehenengo 92 .EUS aitzindariak, tartean ARGIA.eus, eta abenduaren 3an beste 1.292 .EUS domeinu aktibatu ziren. 2025ean 15.500 baino gehiago dira. Iturriak: 10 urte lehen...
Pixelfed argazkien sare sozial libre eta federatuaren sorrera
duela 8 urte
2018ko apirilaren 17an Fedibertsoan argazkiak partekatzeko Pixelfed proiektuaren lehen kode lerroak idatzi zituen Daniel Supernault (dansup) kanadarrak. Geroztik 500 komunitate baino gehiago sortu dira, tartean Abaraska taldeko Urtzi Odriozolak sortutako Pixelfed.eus. Iturriak: Dansup-en Mastodon.social-eko bidalketa FediDB Fediverse network statistics – Pixelfed
Txikilinux zerbitzaria martxan jarri zuten Donibane Lohizuneko ikastolan
duela 2 urte
2024ko apirilaren 18an Txikilinux zerbitzaria martxan jarri zuten Donibane Lohizuneko ikastolan elkarlanean Elkartenetek, IZT Kooperatibak eta Eder Etxebarriak. Iturriak: Txikilinux Zerbitzaria abian Donibaneko ikastolan – Elkartenet Eder Etxebarriaren iragarpena Mastodon.eus-en
Webguneak sortu, ostatatu eta bisitatzeko beharrezko softwarea domeinu publikoan jarri zuen CERNek
duela 33 urte
1993ko apirilaren 30ean webguneak sortu, ostatatu eta bisitatzeko beharrezko softwarea domeinu publikoan jarri zuen CERNek, web libre eta irekiari hasiera emanez: sarera konektatutako ordenagailu bat eta ezagutza teknikoak zituen edonork sortu zezakeen webgune bat. Gaur egun erabiltzen dugun webguneen sarearen lehen proposamena 1989an egin zuen Tim Berners-Lee zientzialariak Suitza eta Frantzia artean kokatutako CERN fisikako...
Lehen TxikiLinux Txokoa antolatu zuten Herri Urratsen
duela 4 urte
2022ko maiatzaren 6an lehen TxikiLinux Txokoa antolatu zuten Herri Urratsen. 6-12 urteko haurrentzako TxikiLinux Xilaba sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzeko 20 minutuko atelier edo tailerrak eman zituzten Elkarteneteko kideek eta Donibane Lohizuneko haur eta irakasleek. Horretarako, Elkartenetek Bizkaiko ikastetxeetatik berreskuratu eta berregokitutako Toshiba Satellite ordenagailuak erabili zituzten. Parte hartzaileen artean ordenagailu tolesgarri bat zozketatu...
Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura: Burujabetza teknologikoa
duela 8 urte
2018ko maiatzaren 17an burujabetza teknologikoaren inguruan hausnartu zuten UEUk antolatutako Informatikari Euskaldunen XI. Bilkuran. Hitzaldi nagusietan hizpide izan zituzten azpiegitura teknologikoak, komunikazio burujabetza, hezkuntza, segurtasuna eta pribatutasuna. Arratsaldean “Euskarazko III. Internet Eguna” ospatu zuten, PuntuEUS Fundazioaren eskutik. Iturriak: IEB2018: Burujabetza teknologikoa – UEU IEB_2018 bilkurako aurkezpen guztien bideoak – Unibertsitatea.net
Galizierazko letren egunean Mastodon.gal sortu zuten
duela 4 urte
2022ko maiatzaren 17an , Galizierazko Letren Egunean, sortu zen Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. 2022tik aurrera ospakizunetarako arrazoi bat gehiago dute galiziarrek. Iturriak: Komunitatea sortu zuen Rafa Alcalde Azpiazuren iragarpena Mastodon.gal-en Mastodon.gal jaio...
Fedibertsoa jaio zen
duela 18 urte
2008ko maiatzaren 18an Identi.ca zerbitzariko lehen bidalketa argitaratu zuen Evan Prodromou-k: “This is my first post.” (“Hau nire lehen bidalketa da.”). Aurrerago StatusNet izena hartu zuen software libreko Laconica mikroblogintza proiektuaren lehen instalazioa zen. Orduan oraindik Fedibertso izena erabiltzen ez bazen ere, sare sozial libre eta federatuen jaiotza ospatzen da egun honetan. Librezalek euskarara itzuli...
Euskal Fedibertsoko topaketak Errenterian
duela 3 urte
2023ko maiatzaren 20an Euskal Fedibertsoko topaketak egin ziren Errenterian, Abaraska taldeak antolatuta, eta Badalab espazioaren eta Talaios Koop-en laguntzarekin. Kataluniako Fedicat eta Anartist taldeetako kideek Fedibertsoaren 15 urteko historiari buruz hitz egin zuten, eta ARGIAk sare sozial libreetarako jauzia azalduko zuen. Talde-lan dinamikak eta erronkak ere egon ziren, baita elkar desbirtualizatzeko aukera ere. Zeresan handia...
Wordpress-en lehen bertsioa argitaratu zuten
duela 23 urte
2003ko maiatzaren 27an argitaratu zuten webguneak sortzeko WordPress tresna librearen lehen bertsioa. Geroztik arrakasta handia izan du, eta Interneteko webguneen %43an erabiltzen da. Bertsioak izendatzean omenaldia egiten diete jazz musikariei. Esaterako, 2022an argitaratu zuten 5.9 bertsioa Josephine Baker abeslari, dantzari, aktore, erresistentzian nazien aurka borrokatu zuen espioi eta arrazakeriaren aurkako militanteari eskaini zioten. Bertsio horrek...
Euskarazko Wikipedia aitzindaria izan zen azalean hainbat eduki interaktibo erakusten
duela 2 urte
2024ko maiatzaren 30ean euskarazko edizioa azalean eduki interaktiboak erakusten hasi zen, Wikipediako hizkuntza guztien artean bidea urratuz. Egun horretan euskarazko Wikipediaren azala berritu zuten, 433.000 artikuluen muga gainditu zuela, eta hizkuntzen ranking-ean 33. postura igo zela ospatzeko. Baina aldaketak ez ziren diseinura mugatu, bi atal interaktibo gehitu baitzituzten. Lehena “Esploratu” atala da, non irakurleak bere...
Margotzeko software libreko Krita tresna sortu zuten
duela 27 urte
1999ko maiatzaren 31n margotzeko software libreko Krita tresna sortu zuten Matthias Elter-ek eta Michael Koch-ek. Hasiera batean GIMP bezala irudien manipulaziorako programa bat zen, baina KDE ingurunerako sortua. Hala ere, denborarekin haien helburua zehaztu zuten: digitalki lan egiten duten artistentzako tresna bat egitea. Iturriak: 25 Years of Krita! – Krita bloga
Nextcloud proiektuaren sorrera
duela 10 urte
2016ko ekainaren 2an Nextcloud proiektua sortu zen Frank Karlitschek alemaniarrak. Software libreko tresna honek norbere hodei propioa sortzeko aukera ematen du, pribatutasuna bermatuz. Bulego birtual baten funtzionalitateak eskaintzen ditu: dokumentuak partekatzea, bideo-deiak egitea, bilerak egutegi partekatu baten bidez koordinatzea… Euskaraz erabil daiteke Librezaleren itzulpenari esker. Iturriak: We are Nextcloud – the future of private file...
Librezaleren sorrera bilera Bilbon
duela 23 urte
2003ko ekainaren 7an, Librezale taldearen sorrera bilera egin zuten Bilboko Morga tabernan. Euskara eta software librea ardatz dituen taldeko bost kidek lan prozesua eta ardurak banatu zituzten: webgunea, foroa eta posta zerrenda, itzulpenak, koordinazioa, kanpo harremanak… Iturriak: 2003-06-07 sorrera bilera – Librezaleren wikia
.EUS domeinua onartu zuen ICANN erakundeak
duela 13 urte
2013ko ekainaren 14an, euskararen Interneteko ‘.eus’ domeinua onartu zuen ICANN erakundeak. PuntuEus fundazioak bultzatutako ekimena izan zen, eta 2014ko apirilean domeinua abian jarri eta ekainean aktibatu ziren lehen webguneak. PuntuEus fundazioak sei urte zeramatzan lanean, domeinua lortu asmoz. Honela adierazi zuten: “Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza. Euskararen herriaren nazioarteko aitortza:...
Google Analytics kendu zuten ARGIA.eus-etik, eta Matomorekin ordezkatu
duela 5 urte
2021eko ekainaren 16an ARGIA.eus webgunetik Google Analytics kendu zutela iragarri zuten. Horren ordez, webguneko trafikoa aztertzeko software libreko Matomo web analitika tresnaren alde egin zuten. “Irakurleen erabateko pribatutasuna bermatuko dugu, datu anonimo horiek ARGIAren zerbitzarietan utziz, eta ez multinazional baten esku” arrazoitu zuten argitaratutako artikuluan. Horrez gain, irakurleen jarraipenik ez egiteko propio garatutako sare sozialen...
Italiak legez kanpokotzat jo zuen Google Analytics erabiltzea
duela 4 urte
2022ko ekainaren 23an Google Analytics tresnak Europako datuen babeserako legea urratzen zuela erabaki zuen Italiako datuen babeserako erakundeak, erabiltzaileen datu pertsonalak AEBetara bidaltzen dituelako. Webgune baten arduradunei 90 eguneko epea eman zien datuen babeserako legeak betetzeko neurriak hartzeko, bestela Google Analytics erabiltzea galaraziko ziela jakinaraziz. Aurretik Austriak eta Frantziak ere antzerako epaiak eman zituzten. Iturriak:...
Ttipi-ttapa aldizkaria bere informazio osoa Interneten jartzen hasi zen, lehenak Euskal Herrian
duela 30 urte
1996ko uztailaren 5ean hasi zen Ttipi-ttapa aldizkaria Interneteko edizioa argitaratzen. Horregatik, 1997an Ricardo Arregi kazetaritza saria jaso zuten “Komunikabideen Berrikuntza” atalean, lehenak izan zirelako euskarazko prentsaren munduan “aldizkariko informazio guztiarekin edizio elektronikoa Internet sarean eskaintzen” eta “aldizkari nafarrari zor diogulako euskal kazetaritza amaraunean, Interneten, sartu izana”. Tttipi-ttapa aldizkariaren 1996ko 189. aldizkarian nabarmentzen dutenez, “Internetek duen...
Eibar.org blog komunitatea sortu zen
duela 22 urte
2004ko uztailaren 17an sortu zen Eibar.org blog komunitate beteranoa. Urtebetetze “ofizialtzat” hartzen dute, egun horretan eman zutelako bloga kudeatzeko ikastaroa hogei lagun inguruk, Luistxo Fernandez gidari zutela. Ordurako lauzpabost blog martxan zituzten, lehena Fernandezen Ingelesen hilerria. Hogei urteren ondoren bizirik jarraitzen du komunitateak: ia egunero argitaratzen da artikuluren bat Eibar.org-en. Iturriak: Lelengo eibarbloga, Luistxoren Ingelesen...
Debian sistema eragile librearen sorrera iragarri zuten
duela 33 urte
1993ko abuztuaren 16an Debian GNU/Linux sistema eragile librearen sorrera iragarri zuen Ian Murdock-ek. Geroztik Debian eguna ospatzen da data horretan. Bere egonkortasunagatik ezaguna, zerbitzarietan gehien erabiltzen den sistema eragile libreetako bat da. Ordenagailuetarako hainbat banaketaren oinarrian ere badago. Esaterako haren eratorriak dira Ubuntu eta Linux Mint, baita Euskal Herrian hezkuntzan erabiltzeko komunitateak sortutako Txikilinux eta...
"Software Libre Zalantzak" txata sortu zuen Librezalek
duela 6 urte
2020ko abuztuaren 17an “Software Libre Zalantzak” txat-taldea sortu zuen Librezalek Telegramen. Egun gutxira, abuztuaren 22an, Matrix-eko taldea sortu zuten, eta irailaren 1ean bi taldeak zubi bidez lotu zituzten. Txata martxan jarri zuten “software librea erabiltzean sortutako zalantza eta arazoei irtenbide bat erabiltzaile euskaldunon artean emateko asmoz, elkar lagunduz”, hutsunea ikusten baitzuten esparru horretan euskal komunitatean....
Linux nukleo librean lanean ari zela jakinarazi zuen Linus Torvalds-ek
duela 35 urte
1991eko abuztuaren 25ean Linux nukleo librean lanean ari zela iragarri zuen Linus Torvalds-ek: “Sistema eragile (libre) bat egiten ari naiz (hobby bezala, ez da izango GNU bezala handia eta profesionala)”. GNU garatzen ari zen sistema eragileak falta zuen osagaia nukleoa izanik, bien baturari GNU/Linux deitzen hasi ziren, batzuk denborarekin osotasunari Linux deitzeko joera nagusitu bada...
Bideo-jokoei buruz euskaraz jarduteko Game Erauntsia komunitatea sortu zen
duela 12 urte
2014ko irailaren 1ean Gamerauntsia.eus webgunea argitaratu zuten, bideo-jokoei buruz euskaraz aritzeko euskal komunitatea. Ideia urte bete lehenago izan zuten Zarauzko Garikoitz Larrañaga, Joseba Galarraga eta Urtzi Odriozolak, Youtuber euskaldun falta eta zeuden apurrak aurkitzeko zegoen zailtasunaz solasean ari zirela. 2014a amaitzerako 200 erabiltzailetik gora zeuden erregistratuta komunitatean. Geroztik, irabazi asmorik gabeko elkarte bihurtu dira, eta...
Berreskuratutako Eskola 2.0ko 400 eramangarri eraman zizkien Elkartenetek amazig haurrei
duela 4 urte
2022ko irailaren 16an, Afrika iparraldeko amazig haurrentzat hamabi gela informatiko hornitzeko helburuarekin material informatikoz kargatu zuten atoidun furgoneta bat Bilboko Harrobia ikastolan Elkarteneteko kideek. Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan baztertutako 400 Toshiba Satellite eramangarri eraman zituzten, baita Osakidetzan erabilitako mahaigaineko ordenagailuak, eta. Vortexek eman eta Recumadridek birgaitutako inprimagailuak eta fotokopiagailuak ere. Bidaia uste zutena baino luzeagoa...
.CAT domeinua sortu zen, hizkuntza eta kulturen komunitateei lotutako lehena
duela 21 urte
2005eko irailaren 16an katalanezko .CAT domeinua sortu zen, hizkuntza eta kulturen komunitateei lotutako lehena. Urtebete lehenago aurkeztu zion PuntCAT elkarteak .cat hautagaitza ICANN erakundeari, hizkuntza katalaneko lurralde guztietako elkarte, enpresa eta norbanakoen babes zabalarekin. 2005eko apirilean ICANNek ofizialki iragarri zuen PuntCAT-ekin negoziazioetan hasi zela. Aurkakoak ere baziren arren, esaterako Espainiako enbaxadore batek ICANN-i kexa agertu...
Multinazionalen menpeko sare sozialen erreferentziak kendu zituen ARGIAk
duela 3 urte
2023ko irailaren 16an, software askearen nazioarteko egunarekin bat, ARGIAk bere euskarrietatik (aldizkaria, webgunean, iragarkietan, gehigarrietan, karteletan…) multinazionalen menpeko sare sozialen erreferentzia oro kentzea erabaki zuen. Momentuz sare sozial libreez gain komertzialak ere erabiltzen jarraitzea erabaki zuten, baina sustatu gabe, hilabete batzuk lehenago, martxoan, Errenterian egindako Euskal Fedibertsoko topaketetan Kataluniako Fedicat eta LaLoka kolektiboetako Rita Barrachinak...
GNU proiektuaren sorrera iragarri zuen Richard Stallmanek
duela 43 urte
1983ko irailaren 27an Richard Stallmanek iragarri zuen lanean hasiko zela software libreko GNU sistema eragilearen garapenean. Horretara bultzatu zuena 1980ko hamarkadan software munduan gertatutako aldaketa izan zen. Ordura arte, ohikoa zen programen iturburu kodea partekatzea, eta norbere beharretara egokitzea, baina askatasun horiek mugatzen hasi ziren hainbat enpresa eta erakunde. 1985ean Free Software Foundation (FSF) sortu...
XUXEN zuzentzaile ortografikoa aurkeztu zuten
duela 32 urte
1994ko irailaren 29an, XUXEN aurkeztu zuten, euskararako lehen zuzentzaile ortografikoa. Elkarlanean sortu zuten UZEI-k, Baionako Hizkia enpresak eta EHUko IXA taldeak. Lehen bertsioa bi disketetan zabaltzen zen, garaiko bi sistema eragiletarako: Windows 3.0 eta Mac 7, eta gehien erabiltzen ziren bi testu-prozesadorerekin bateragarria zen: MS Word eta WordPerfect. Erabilpen profesionalera (administrazioa, itzultzaileak, idazleak…) zuzenduta zegoen...
PeerTube bideo-plataforma libre eta federatuaren lehen bertsio egonkorra argitaratu zuten
duela 8 urte
2018ko urriaren 11n PeerTube bideo-plataforma libre eta federatuaren lehen bertsio egonkorra argitaratu zuten. 2014ean Frantziako irabazi asmorik gabeko Framasoft elkarteak Internet google-gabetzeko erronkari ekin zion. 2017rako hogeita hamar zerbitzu alternatibo prest zeuzkaten degooglisons-internet.org webgunean, baina ordezko etikorik gabeko tresna garrantzitsu bat falta zen: YouTube. Hutsune hori betetzeko PeerTube proiektu pertsonal gisa garatzen ari zen Chocobozzz...
Ada Lovelace eguna ospatu zen lehen aldiz, lehen programatzailearen omenez
duela 17 urte
2009ko urriaren 13an lehen aldiz ospatu zen Ada Lovelace eguna, programazioaren aitzindari izan zen emakumearen omenez. Geroztik urriko bigarren asteartean ospatzen da, emakumeek STEM arloetan egindako ekarpenak eskertu eta haien ezagutza zabaltzeko. Ada Lovelace, jaiotzez Augusta Ada Byron, historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen pertsona izan zelako,...
EITBk lehen aldiz PeerTube.eus bidezko streaming-a eskaini zuen Euskarabilduaren 13. Edizioan
duela 2 urte
2024ko urriaren 17an, EITBk lehen aldiz PeerTube.eus bidezko streaming-a eskaini zuen. Euskarabildua jardunaldien 13. edizioa eman zuten zuzenean, eta hori izan zen Euskarabildua.eus webgunean txertatu zutena. PeerTube.eus bideo plataforma sortu eta mantentzen duen Abaraska taldearen esanetan “sistemak (eta zerbitzariak) horrelako eskari bati erantzuteko moduan dagoela” erakutsi zuen eta “pozik egoteko modukoa” izan zen. Abaraskarentzat eta...
Euskarabildua Jardunaldien PeerTube instantzia aurkeztu zuten, Euskal Herriko lehena
duela 7 urte
2019ko urriaren 24an Euskarabilduaren PeerTube instantzia aurkeztu zuten jardunaldien IX. edizioan, Euskal Herriko lehena: peertube.euskarabildua.eus. Urtebete lehenago argitaratu zuen Framasoft-ek Fedibertsoko bideo-plataforma libre eta federatuaren lehen bertsio egonkorra. Geroztik, beste hainbat PeerTube plataforma sortu dira Euskal Herrian, esaterako, 2021eko ekainean bideoak.argia.eus, eta 2022ko urrian Abaraska taldearen PeerTube.eus. Iturriak: “Bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa”...
Datraolat argitaratu zuen Iametzak, traolak hutsunerik gabe deklinatzeko nabigatzaileetarako gehigarria
duela 11 urte
2015eko urriaren 26an Datraolat argitaratu zuen Iametzak, traolak eta erabiltzaile-izenak hutsunerik gabe deklinatzeko nabigatzaileetarako gehigarria. Euskaldunon ikuspuntutik sare sozialetan traolak deklinatzean “#euskarabilduaren” bezalakoak erabiltzea litzateke logikoena, baina horren ordez “#euskarabildua-ren”, “#euskarabildua ren”, “#euskarabildua|ren”, “#euskarabildua.ren” eta beste hainbat ikusten ziren. Horietako bakoitzaren aldeko sutsuak zeuden, eta inkestak ere egin zituzten Twitter-en. Firefox, Datraolat gehigarriak eztabaida horiek...
Euskarazko lehen websaila sortu zuen Lekunberriko gazte talde batek: "Deus ez da perfektua"
duela 13 urte
2013ko urriaren 27an “Deus ez da perfektua” izeneko euskarazko lehen websailaren aurreneko atala sareratu zuen Lekunberriko (Nafarroa) gazte talde batek. Aurrez Lekunberri.tv Interneteko telebista sortu zuten 2010ean, eta bertan eman zituzten websailaren lehen atalak. Dokumental batekin eman zioten amaiera Lekunberri.tv-ri, websailari buru belarri ekiteko. Bigarren denboraldia Donostiako Kafe Antzokian aurkeztu zuten. Azken atala 2016ko apirilean...
Sustatu sortu zuten, euskarazko blog aitzindaria
duela 25 urte
2001eko urriaren 29an Sustatu sortu zuten Goienak eta CodeSyntax-ek. Euskarazko lehen bloga izan zen, edo garai hartan deitzen zitzaien bezala webloga. Lehen artikulua Joxe Aranzabalek argitaratu zuen: “Zenbait iragarpen datozen hamar urteotarako“. Azaroan erdialdean mezu pribatuak bidali zizkieten euskalgintzako hainbat laguni, zer zen azaldu eta parte hartzera gonbidatuz. Izan ere, hasieratik “Zeuk idatzi” botoi handi...
ARGIAk argia.com domeinua erregistratu zuen
duela 29 urte
1997ko azaroaren 1ean ARGIAk argia.com domeinua erregistratu zuen. Euskarazko hedabideetan aitzindaria izan zen sarera salto egiten Nafarroako Mendialdeko Ttipi Ttaparekin batera. ARGIAren inguruan sortutako Ametzagaiña taldearen Ametza zerbitzarian ostatatu zuten ataria, taldearen eta bertako enpresen webguneekin batera: ametza.com, ametza.com, antza.com… Laster batean igo zituzten lehen edukiak, Euskaldunon Egunkariaren azaroaren 29ko alean irakur daitekeenez, ARGIAk 1963...
Euskarazko Interneteko aurrenengo zuzeneko irratsaioa eman zuen Irratia.com-ek
duela 26 urte
2000ko azaroaren 1ean euskarazko Interneteko lehen zuzeneko irratsaioa eman zuen Irratia.com-ek: Fermin Muguruzari telefonoz egindako elkarrizketa. Gaur egun Euskal Herriko irrati gehienak entzun daitezke sarean, baina orduan ez zegoen horrelakorik, ezta podcastik ere. Haien antenen seinalea iristen zen lekuraino entzun zitezkeen euskarazko irratiak. Bilboaldeko Tas-Tas irrati librearen estudiotik egin zuten “Jalgi hadi dantzarat” programaren zuzenekoak...
